XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1.- Molekula polimeriko osoaren higiduraren eragozpena; hau Tll tenperaturan ematen da.
2.- 20 eta 50 atomoen bitarteko luzera duten segmentuen higidura mikrobrownarraren eragozpena; Tg-an gertatzen da hau.
3.- 2 eta 10 atomoen bitarteko kateen higiduraren eragozpena; TB-n ematen da.
Lan honetan lehenengo etapa aztertuko da, hau da, Tg-tik gorantz azaltzen diren trantsizioak alegia.
Hauei likido-likido trantsizioak deritze, likido kontsideratzen den egoera batean gertatzen bait dira.
T11 trantsizioa nahiko ezaguna da, aldiz, T'11-ren existentziaren frogantza berri berria da (2) horregatik bere definizioa ez da oraindik oso ondo argitu.
Nolanahi ere, zientzigizon batzuek (3), polimero amorfoetan Tg-tik gorako trantsizioak zalantzan jartzen dituztela eta beren existentzia ez dutela onartzen esan beharra dago.
Likido-likido trantsizioa T111.963. urtean Boyer-ek (4), beste autoreek lehenago egin zituzten ikerketak bilduz, likido-likido trantsizio izena sortu zuen.
Ikerketa horietan trantsizioaz ohartu ziren, baina ez zuten bere azterketan sakondu.
Agian, Tg-tik gorako trantsizioaren lehenengo frogantza Spencer eta Dillon-en lan batean (5) agertu zen.
Autore hauek
Bestaldetik, 1.950. urtean Kargin eta Malinski-k (6) 0,42 kg / cm2-ko presiopean, 10 sg-ko periodo batean eta tenperatura desberdinetan PS eta PVC-zko muestrek jasandako deformazioen ikerketa egin zuten eta Tf deitu zuten tenperatura bat aurkitu zuten.
Tenperatura honetan, materialak atzeraezinezko deformazio bat jasaten zuen.
Hau da Boyer-ek 1.963 urtean egin zituen egiaztapenetariko bat, nahiz eta berak eman zion interpretazioa beste ikertzaileek zalantzan jarri geroago.